Oinezkoen zirkulazioa erraztuko dute, espaloien zabalera handituta, oztopoak eta zintarriak kenduta, eta ibilbideak berdinduta. Horrez gainera, landaredia eta zuhaitzak sartuko dituzte, eta ingurunea azpiegitura gehiagoz hornituko dute. Besteak beste, argiteria, hustubide eta saneamendu lanak egingo dituzte. Zornotzako Udalaren berbetan urbanizazio lan hauek izango dira aurtengo inbertsio nagusietako bat. 1.347.000 euro bideratuko dituzte. Bestalde, obren fase hau baliatuta, Udalak 43 aparkaleku berri egitea aurreikusi du. Ixerango kalean ipini gura dituzte.