Identitate eta sexualitate aniztasuna lantzeko hezkidetza saioa antolatu dute Zornotzako gurasoentzat

Anboto 2022ko ots. 9a, 09:03

'LGTBIQ+ sexu dibertsitatea gure seme-alaben kontua ere bada' berbaldia eskainiko dute martxoaren 2an. Izena emateko emea zabalik dago.

Zornotzako Berdintasun Sailak LGTBIQ+ sexu dibertsitatea, gure seme alaben kontua ere bada izeneko berbaldia antolatu du. Hezkidetza saioak leiho bat zabaldu gura du seme-alabekin sexualitateari buruz berba egiten laguntzeko. Zornotzako gurasoek tabuak gainditzeko, seme-alaben beharrizanak ezagutzeko, aldaketa fisikoak identifikatzeko, autoestimua lantzeko eta hartu eman ereduak aztertzeko aukera izango dute. Ikastaroa martxoaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00ean. Interesatuek otsailaren 21a baino lehen eman beharko dute izena udalaren web orrian. Informazio gehiagoraoko berdintasuna@amorebieta.eus helbidera edo 946300002 telefonora jo daiteke. Bestalde, udalak aurreratu du beste berbaldi bat antolatuko duela maiatzaren 4an. Pornografiari eta sare sozialen sexu heziketa indargabetzeari buruzko berbaldia eskainiko dute. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!