Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabaldu du. Aurtengoa azokaren XXIV. edizioa izango da, eta iaz pandemiagatik egin behar izandako etena hautsiko du. Azoka martxoaren 5ean egingo dute Zelaieta parkean, Martxoaren 8ko aldarrikapenen testuinguruan. Udalak adierazi duenez, azokaren helburua emakumeek nekazaritza zein artisautza arloan egiten duten lana ikusaraztea da.
Askotariko produktuak egongo dira eskuragarri: ogia, gozogintza, marmeladak, frutak eta barazkiak, fruta-gozokiak, arropa eta osagarriak, besteak beste. 20 postu eta txosna bat egongo dira. Goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik: 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Postua ipini gura duenak izena emateko epea zabalik dauka otsailaren 16ra arte. Udalaren Berdintasun Sailak honako bide hauek ipini ditu orretarako: web guneko inprimakia, 688809818 edo 946300769 zenbakiak eta berdintasuna@amorebieta.eus helbide elektronikoa.