Zornotzako Udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabaldu du gaur. Diru-laguntzek urteko izaera dute eta gastu zehatzei, arruntei edo apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat daude zuzenduta. Hau da, honako gastu hauei aurre egiteko eskatu ahalko dira laguntzak:
- Etxebizitzaren erabilerarako eta mantenurako beharrezkoak diren gastuetarako (errenta, hipoteka, energia, etxebizitzaren mantenua, altzariak, etxetresna elektrikoak…).
- Lehen mailako beharretarako (elikadura, laguntza teknikoak, prestakuntzarako gastuak…)
Aurreko kontzeptuek eragindako zorpetzeetarako.
Eskariak non eta nola
Laguntzak eskatzen dituenak Zornotzan erroldatuta egon beharko du, eta gutxienez sei hilabeteko errolda izan beharko du Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako edozein udalerritan. Era berean, adinez nagusia izan beharko du, ez du baliabide ekonomiko nahikorik izan beharko eta bizikidetza-unitate bat osatuta izan beharko du eskabidea egin baino urtebete lehenagotik. Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira dagokion dokumentazioarekin.