Hondakin Uren Araztegi berria ipini dute La Bañeran

Anboto 2022ko ots. 7a, 09:14

Inguruko etxeetako isurketak batzeko kolektore-sare berria ipini dute.

Etxanoko La Beñara inguruko etxeek putzu septiko bat izan dute orain arte, isurketak tratatzeko. Orain, Zornotzako Udalak Hondakin Uren Araztegi berri bat ipini du inguruko etxeen isurketak kolektore berriaren bidez batzeko. Instalazio berriak 100 biztanleren isurketak tratatzeko gaitasuna du. Obrak 145.000 euroko aurrekontua izan du. Eusko Jaurlaritzak inbertsioaren %68 hartu du beregain. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!