Trikitilariak 19:00-21:00 bitartean ibiliko dira kalejiran, eta lau ibilbide desberdin egingo dituzte, bat zapatu bakoitzean. Ekainaren 18ra arte egingo dituzte kalejirak; irailean ostera hasiko dira egiten. "Udalaren helburua, herriko kaleak alaitzea eta Udazken txistulari elkarteko kideek domeka goizetan egiten duten kale bueltari segida ematea, asteburuetako programazioa indartuz. Era berean, euskal musikaren eta instrumentuen presentzia indartzea sustatu nahi du udalak herriko bi elkarte hauen lanegaz".