Garbigune mugikorra erabilgarri egongo da Zubiondon bihartik aurrera

Anboto 2022ko urt. 24a, 13:54

Iaz Zaldibarren ipinitako Garbigune mugikorra.

Zerbitzua bihartik otsailaren 8ra arte egongo da martxan. Zornotzarrek askotariko hondakinak eraman ahalko dituzte bertara, bakoitza, sailka birziklatzeko.

Bihartik otsailaren 8ra arte Garbigune mugikorra egongo da Zornotzako zubiondo plazan. Etxola bat ipini dute, eta herritarrek bertara eraman ahal izango dituzte etxean pilatutako hondakin askotarikoak. Honako hauek jasoko dituzte Garbigunean: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldean erabilitako olioa, kableak, telefono mugikorrak, pinturak, disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tintazko tonerrak eta kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, DVDak eta erradiografiak besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!