Amorebietak aurrealdea indartu du Sergio Moreno urtebeterako fitxatuta

Anboto 2022ko urt. 18a, 14:26
Asier Goiria Amorebietako kirol zuzendaria eta Sergio Moreno. (@SDAmorebieta)

Sergio Moreno Martínezek (Iruñea, 1999-1-1) denboraldia amaitu arte jokatuko du SD Amorebietan. SmartBank Ligan esperientzia duen futbolaria Rayo Vallecano taldetik dator, utzita.

Atletico Madrid eta CD Tenerifeko harrobietatik igaro ondoren, jokalari nafarrak Vallecaseko klubean amaitu zuen bere kirol-formakuntza. Lehen taldearekin Santander Ligan debuta egitea lortu zuen 2018ko abuztuaren 25ean, Wanda Metropolitanon Atletico Madriden aurka lehiatutako bigarren jardunaldiko norgehiagokan. 2019-20 denboraldian utzita aritu zen Valentzia klubaren filialean, Bigarren B Mailan. Bertan bost gol sartu zituen 25 partidutan, pandemiak txapelketa gelditu zuen arte.

2021-22 denboraldian 24 neurketa jokatu zituen LaLiga SmartBanken, bat Rayo Vallecanorekin eta 23 CD Mirandesekin. Mirandesera utzita heldu zen lehiaketaren erdialdean eta bi gol sartu zituen. Aurtengo denboraldian, talde madrildarrean eta Andoni Iraolaren aginduetara, Errege Kopako bi partidutan parte hartu du: Bergantiños FC eta CD Mirandes taldeen kontra, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!