Teknei enpresak Zornotza Saskibaloi Taldea babestuko du aurten

Anboto 2022ko urt. 14a, 09:11

Zornotza Saskibaloi Taldeko presidentea den Joxe Etxebarria —ezkerrean— eta Tekneiko zuzendari orokorra den Rafael Lopez akordioa sinatzen.

Akordioaren ondorioz, Zilarrezko Ligan dabilen talde nagusia Teknei Bizkaia Zornotza deituko da 2022an.

Zornotza Saskibaloi Taldeak Teknei enpresaren laguntza izango du aurten, alde biek adostu duten akordioari esker. Ondorioz, Zilarrezko Ligan dabilen taldea Teknei Bizkaia Zornotza deituko da aurrerantzean.

2010az geroztik, Teknei enpresak teknologiaren munduko zerbitzu integralak eta irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu. Iaz kirol klubak babesteari ekin zion eta oraingo hau da saskibaloi klub bati laguntzen dion lehenengo aldia. "Teknei bertako taldeei laguntzen dien eta bizitza ohitura osasungarriak sustatzen dituen enpresa lez identifikatzea da gure helburua", azaldu du Tekneiko zuzendari orokorra den Rafael Lopezek akordioaren inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!