Belaunaldi arteko talka erakusten duen 'Lubaki lainotsua', Zornotzan

Aritz Maldonado 2022ko urt. 12a, 11:10
Argazkia: Ainhoa Resano

ATX Teatroren emanaldia barikuan izango da, Zornotza Aretoan; 20:00etan hasiko da.

Soldadu zaharra eta bere erreleboa trintxeraren bueltan batuko dira. Izenik bako gerra batean, zehaztu bako garai eta kokapen batean. Javier Barandiaran aktorea soldadu beteranoa da, ordezko txandaren zain dagoen soldadua. Baina erreleboa ez da ailegatzen; soldadu beteranoak naufragoa dirudi, egun batean Maren Basterretxea heltzen den arte. "Soldadu gaztearen ailegaerak hankaz gora utziko du beteranoaren mundua", azaldu dute ATX Teatroren iturriek. "Proiektu honen helburua belaunaldien arteko talkaren garrantziaz jabetzea da. Kriterio diferentzia honi eskerrak, munduak aurrera egiten du, lehengo jakinduria horren kontzeptu zaharkituak baztertuz eta belaunaldi berrien sakrilegioak onartuz", diote. Miriam K. Martxantek osatuko du aktoreen taldea. ATX Teatro konpainiak urrian estreinatu zuen antzezlana, eta ordutik hona dozenaka emanaldi egin dituzte. Ion Chavez berriztarrak diseinatu du argiztapena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!