Zornotzako bizikleta planaren obrak lizitaziora atera dituzte

Anboto 2021ko abe. 28a, 10:53

Dauden bizikleta bideei jarraikortasuna ematea, lotuneak seinaliztatzea eta sarbide-ateak erabilita herrigunea perimetrikoki mugatzea aurreikusi dute. Udalak 1.139.000 euro bideratu ditu egitasmora.

Zornotzako Udalak Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022 plana atera du lizitaziora. Urriko osoko bilkuran 500.000 euroko aurrekontu-aldaketa onartu zuen plana abiatzeko eta obra aurten bertan lizitatu ahal izateko. Guztira, baina, kopuru handiagoa eskainiko die obrei: 1.139.000 euro. Honako jarduketa hauek egitea aurreikusi dute: "egungo seinaleztapena hobetzea; bizikleta-bideei jarraipena ematea; ingurumen-eremu baketsua sortzea; sarbide-ateen bidez hirigunea perimetriko mugatzea; egungo bidegorriak eta interkonexioak seinaleztatzea; oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide partekatuak sortzea; eta espaloiak egokitzea". Obrak hasi eta amaitu bitarteko denbora tartea sei hilabetekoa izango dela esan dute udal iturriek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!