Zornotza STk zilarrezko mailako lidertzan amaituko du urtea

Joseba Derteano 2021ko abe. 23a, 12:00

Urtea joan eta urtea etorri 19.000 biztanle dituen herri bateko saskibaloi klub bat Urrezko Ligara igotzeko borrokan ikusteak logikoaren kontrako zerbait dirudi, baina Zornotza Saskibaloi Taldeak horrelaxe ohituta ditu bere zaleak.

Aurten ere sekulako denboraldia osatzen dabiltza. Zilarrezko Ligako liderrak dira eta postu horretan amaituko dute urtea. Hamar partidutan bakarra galdu dute eta gainerakoak garaipenak izan dira Mikel Garitaonandiak zuzenduriko taldearentzat. Ligako martxa onagaz jarraituz gero, Errege Kopara sailkatzeko aukera dute gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!