Urtero legez, Zornotzako Azkuna nagusien egoitzak Gabonetako postalen lehiaketa egin du. Aurtengo edizioan, AIDAE elkarteko kideek eta Karmelo ikastetxeko ikasleek partu dute. Sari banaketa asteon egin dute. Honako hauek izan ziren irabazleak: Yolanda Rodríguez, Senior kategorian, Leia Gutiérrez Junior I kategorian; Amaia Araujo Junior II kategorian eta Ainhize García umeen kategorian. Sari banaketan Zornotzako udal ordezkariek hartu zuten parte. Ainhoa Salterain Gizarte Ekintzako zinegotziak, adibidez, ekitaldian parte hartu zuen. María José Arenazak, Azkuna egoitzako zuzendariak adierazi zuenez, "ekitaldia modu intimoan" egin behar izan dute, pandemiak halantxik behartuta. "2022rako dugun ametsa da denok Gabonetako jai handian batzea", gehitu du.