Michelin gidak 2022ko jatetxerik prestigiotsuenen gida berritu zuen atzo, eta argi geratu zen, beste behin ere, Durangaldeko sukaldariak gorengo mailan ari direla. Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi jatetxeak hiru Michelin izar izan ditu orain arte, eta hirurei eutsiko die aurrerantzean. Axpeko Etxebarri jatetxearekin ere, berdin. Bittor Arginzonizek kudeatzen duen jatetxeak izar bat izan du orain arte, eta kategoria horri eutsiko dio aurrerantzean. Zornotzako Boroa jatetxeari dagokionez ere, antzera. Michelin izar batekin jarraituko du.
Michelin zerrendak, baina, utzi du berrikuntzarik. Izan ere, Julen Baz sukaldari zornotzarrak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du. Baz Eneko Atxaren ikaslea izandakoa da eta Dimako Garena jatetxean dihardu sukalde lanetan.