Zornotzako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hasi dute

Anboto 2021ko abe. 14a, 09:52

Eusko Jaurlaritzak `Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz´ izeneko kanpaina abiatu du, eta bertara atxiki da Zornotzako Udala. 

Kanpainaren helburua bikoitza da. Erosleak aktibatu gura dituzte erosketa egin bitartean euskara erabiltzera. Eta alderatziz. Dendariak zein tabernariak gonbidatu gura dituzte erosleekin euskaraz egitera. Bingen Zupiria Hizkuntza Politikarako sailburuaren berbetan, "kanpainak gure hizkuntza, euskara, eguneroko erosketekin, hurbiltasunarekin eta herriko harremanekin lotzen du. Gertukoa eta bertakoa lotzen du euskararekin". Alde horretatik, euskara "konfiantza sortzeko bide gisa erabiltzea" proposatzen du kanpainak. 

Zornotzako Udalaz gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste 59 udalerrik egin dute bat kanpainagaz. Baita EUDELek, UEMAk, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!