Mikel Zarrabeitia futbolariaren ipuin kontaketak zabalduko du 'Su txikitan' egitasmoa

Anboto 2021ko abe. 10a, 10:50

Amorebieta taldeko futbolariak berak idatzitako ipuina kontatuko die 10 urtetik gorako umeei. Kontaketa abenduaren 14an izango da Zelaieta zentroan.

Zornotzako Udalak 'Su txikitan' izeneko egitasmoa ipini du martxan. 10 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako egitasmoa da, ipuin kontaketa, kultura eta natura batzen dituena. Lehenengo saioa abenduaren 14an izango da eta Amorebieta futbol taldeko Mikel Zarrabeitiak egingo du ipuin kontaketa. Zarrabeitiak berak idatzitako ipuina kontatuko du Unai Ormaetxearen laguntzarekin. Ekitaldia 19:00ean izango da, Zelaieta zentroan. Su txikitan egitasmoak lau saio izango ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!