Lizitaziora atera dituzte Ixerango kaleko aparkalekuen obrak

Anboto 2021ko abe. 7a, 09:15

43 aparkaleku berri egingo dituzte. Lizitazioa egin ondoren, obren exekuzio epea hilabete bikoa izango da.

Zornotzako Udalak lizitaziora atera du Ixerangon 43 aparkaleku berri egiteko obra. 177.000 euroko inbertsioa egingo du eta lizitazioa egin ondoren hilabete biko epea izango dute obrak exekutatzeko. Lan hauek Ogenbarrena berritzeko hirugarren fasearen zati dira. Bestalde, proiektu honen zati dira Ogenabekoa kalearen eta Gudari kalearen arteko zatia urbanizatzeko lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!