Zornotzako Udalak lanak hasi ditu Dudagoitia auzoko etxeak ur edangarriz honitzeko. Presio talde berri bat instalatuko dute etxola batean, intentsitate handiko polietilenozko hodi batez lagunduta. Lanek lau hilabete hartuko dute. Udalak 200.000 euro bideratu ditu lanetara. Orain arte Kimeran, La Bañeran, Ergoienen, Alakaon eta Saratzun egin izan dituzte baserri auzoetako ur hornidura hobetzeko lanak.