Javier Ardines zinegotzia hiltzeagatik epaitutako lau akusatuak erruduntzat jo dituzte

Anboto 2021ko abe. 2a, 09:38

Argazkia: Guardia Zibila.

Euretariko bat Zornotzako herritar bat da.

Azaroaren hasieran lau pertsonen kontrako epaiketa hasi zuten Oviedoko auzitegian (Asturias, Espainia). Llanes herriko Francisco Javier Ardines zinegotziaren hilketan parte hartu izana egotzi zieten laurei. Epaiketa horren sententziak atzo ikusi zuen argia. Herri akusazioak erruduntzat jo ditu lau akusatuak, aho batez. Hilketa delitua egotzi diete laurei. Erruduntzat jotako lau horien artean zornotzar bat dago. Berri agentziek zabaldu duten informazioaren arabera, Zornotzako herritarra izan zen zinegotziaren hilketa "planifikatu" zuena. Beste kide batek bitartekaritza lanak egin zituen, eta hilketa gauzatu zuten beste bik. Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen laurentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!