Zornotzako Udalak jakinarazi du barikuan gabonetako argiak isiotuko dituztela herriko kaleak "girotzen hasteko" helburuarekin, eta "zornotzarren ilusioa pizteko nahiarekin". Horrez gainera, herriko komertzioak lagundu gura dituzte. Argiok abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean egongo dira isiotuta.
Esan bezala, argiak pizteko ekitaldia barikuan izango da, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Ekitaldia 17:00ean hasiko da, Triki Piu Band taldeko kideekin. Gero, 17:45ean isiotuko dituzte argiak, Zubiaur Musika eskolako umeen abesbatzarekin. AIDAE elkarteko kideak ere bertan egongo dira. Zornotzako Udalak adierazi du "ingurumena zaintzeko duen konpromisoari jarraiki", azken urteotako argiteria "askoz jasangarriagoa eta eraginkorragoa" dela.