Betikoa, gertukoa

"Gauza txikiekin asko egin daiteke euskararen alde"

Anboto 2021ko aza. 26a, 09:30

Txabi Emaldia Zornotzako Xiberu tabernako jabea. 

Zergaitik erabaki duzu kanpaina honetan parte hartzea?
Euskaragazko konpromisoagaitik. Behin taberna edo komertzio bat edukita, erakusleiho ezin hobea izan daiteke konpromiso hori erakusteko. Gauza txikiekin asko egin daiteke euskararen alde.

Beste herri askotan lez, Zornotzan euskararen ezagutza ez dator bat erabileragaz.
Gehienok ikasketak euskaraz eginda ditugun arren, egunerokotasunean gutxi erabiltzen dugu. Euskaraz dakiten komertzioetan, askotan euskaraz zuzentzen gara. Eskatzen dena oso erraz eta labur esan daiteke. Baina solasaldi luzeagoetan erdarara jotzeko ohitura dago. 

Zein hizkuntza irizpide dituzu tabernan?
Barran gehienok euskaldunak gara, eta barran erdaldun bat badago, minimo batzuk betetzen ditu. Gainera, sare sozialetako iragarpen guztietan euskarari ematen diogu lehentasuna. ANBOTO eta Berria ere izaten ditugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!