[ARGAZKI GALERIA] Erasmus programa hasi dute Urritxe institutuan

Anboto 2021ko aza. 23a, 09:33

Erasmus plus programari eskerrak Urritxe institutuko hamar ikaslek Italiara, Errumaniara, Bulgariara, Turkiara edo Irlandara joan ahal izango dute ikastera. Trukean, atzerriko ikasleek zabalik dute Zornotzara etortzeko aukera.

Atzo goizean Eramus plus programa abiatu zuten Zornotzako Urritxe institutuan. Hezkuntza komunitateko ikasleek, irakasleek eta Zornotzako Udaleko agintariek ongietorri ekitaldia egin zuten. Andoni Agirrebeitia alkatearen berbetan, Erasmus plus programak "erronka" bat markatuko du Zornotzako ikasleentzat: "Esperientzia aberasgarriz betetako hilabeteak dauzkate aurretik. Beste herrialde batean bizi, familia berri bat ezagutu, hezkuntza metodologia ezberdin batera egokitu, hizkuntza berri bat modu aurreratuan ikasi… eta hezkuntzatik haratago, halako esperientzia batek arlo pertsonalean ekarriko dizkieten onura eta bizipen guztiak, azaldu zuen Agirrebeitiak.

Alkateak, bestalde, programa antolatzea posible egin duten irakasleen lana goraipatu du. Eskertu egin ditu Javi Mendiola, Argiñe Gonzalez eta Janire Villanueva. Erasmus plus programari eskerrak, Urritxe institutuko hamar ikaslek Italiara, Errumaniara, Bulgariara, Turkiara edo Irlandara joan ahal izango dute ikastera. Trukean, atzerriko ikasleek zabalik dute Zornotzara etortzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!