Zelaieta zentroak 'Bosteko 2021' erakusketa ibilaria hartuko du asteon. Erakusketa bihartik abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai. Zornotzako Udalak antolatu du erakusketa, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioako Udalekin elkarlanean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Erakusketan, Helena Goñiren lanek izango dute protagonismoa. Zornotzako Udalak ohar bidez esan duenenez, Goñiren lanek "kamera eskuan hartuta, argazkilariaren eta subjektuaren arteko harremana biltzen dute. Bere lanaren zatirik handiena fotografikoa da, nahiz eta tarteka mugimenduan dauden hainbat irudi eta idatzizko hizkuntza ere uztartzen dituen. Arte Ederretan graduduna, New Yorken ere ikasitakoa da Goñi; hainbat erakusketan parte hartu izan du, bakarka eta taldeka".
Bisita gidatua
Erakusketan sakondu gura duten zornotzarrek bisita gidatua izango dute abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00ean. Bisita gidatua Iván Gómez komisarioak eta Jaime Cuenca filosofoak eskainiko dute.