Larreako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago gaurtik

Anboto 2021ko aza. 22a, 09:56

Urtarriletik martxora bitarteko ikastaroak eskainiko dituzte.

Zornotzako Larrea kiroldegiak ikastaro eskaintza zabala antolatu du urtarriletik martxorako. Helduentzako zein gazteendako jarduerak programatu dituzte. Helduentzako aukeren artean mantentze gimnasia, egokitzapen fisikoa, Aquagym, GAZ (Gluteoak, Abdomena eta Zangoak), Comby, Pilates, Xunba, Spinbiketa eta igeriketa programatu dituzte. Umeentzako, berriz, igeriketa ikastaroak. Asteburuetakoak zein aste barrukoak. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago gaurtik azaroaren 30era arte. Horretarako Larreako kiroldegira bertara edo www.ametx.eus web orrira jo beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!