'Jokoan' mahai jokoen jaialdia azaro bukaeran egingo dute, Zornotzan

Anboto 2021ko aza. 18a, 09:30
2014ko edizioaren irudi bat.

Jaialdiaren XI. edizioa izango da aurtengoa. Zelaieta zentroko frontoian egingo da azaroaren 27an eta 28an.

Jaialdian parte hartu nahi duten familiek aldez aurretik eman beharko dute izena, eta ezinbesteko baldintza izango da partehartzaile guztiak apuntatzea. Horretarako bi bide dituzte: Gazte Informazioko bulegora gerturatuta edo telefonoz, 94 630 06 49 zenbakira deituta. Izena ematerakoan lekua eta ordua erreserbatuko beharko dira, eta mahai bakarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!