Ekitaldi ugari Zornotzan, emakumeenganako indarkeriarekiko aurkakotasuna adierazteko

Anboto 2021ko aza. 17a, 10:20

Azaroaren 25ari begira, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira, Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Andoni Agirrebeitia alkateak eta Ainhoa Salterain Berdintasun eta Gizarte Ekintzako zinegotziak gogorarazi nahi dute indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria dela, eta
"erakunde gisa duten konpromiso politikoa argia dela, indarkeria matxista lehentasuna izanik".

Honako ekitaldi hauek antolatu ditu Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak:

AZAROAK 23

  • Liburu aurkezpena: `Cómeme la Flor´ Ainara. G Goitiandia. 18:30, Udal Liburutegia.

AZAROAK 22-29

  • Argi moreak udaletxe aurreko iturrian, indarkeria matxista gaitzesten dela gogorarazteko.

AZAROAK 25

  • Kontzentrazioa eta Erakunde Adierazpenaren irakurketa. 12:00, Udaletxeko plazan
  • Kontzertua: `Trio Sweet Margot´. 20:00, Zelaieta zentroan.

AZAROAK 26

  • Gaztetxokoa: `A25 zapi moreak egiteko tailerra´, sexologia aholkularitza zerbitzuaren bitartez. 18:30.
  • Dantza ikuskizuna: `Hiru hitzetan´. 20:00, Zornotza Aretoan

ABENDUAK 1

  • Hitzaldia: `Nola hitz egin sexualitateari buruz gure seme-alabekin´ (Hezkidetza espazioa). 18:00, Nafarroa Zentroan.

ABENDUAK 3

  • Antzerkia: `Birritan bortxatua´. 20:00, Zornotza Aretoan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!