Zornotzako Udalak bat egin du menpekoentzako laguntza-produktuak biltzeko kanpainarekin

Anboto 2021ko aza. 17a, 09:45

Gurpil aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, etxeko garabiak eta makuluak batzera deitu dute, besteak beste.

Bizkaiko Laguntza Teknikoen Bankuak menpekotasuna dutenen eta mugikortasun zailtasunak dituztenentzako laguntza produktuak batzeari ekin dio, eta Zornotzako Udalak kanpainagaz bat egin du. Gurpil-aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, etxeko garabiak, makuluak, higiene-aulkiak eta bestelakoak biltzeko helburuarekin. Dohaintzak azaroaren 15etik abenduaren 12ra egin daitezke 944409116 telefonora deituta edo bat@fundacionabueloactual.org helbidera mezu bat bidaliz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!