Nerabeen sexualitateari buruzko jardunaldia Zornotzako gurasoentzat

Anboto 2021ko aza. 15a, 10:01

Jardunaldia abenduaren 1ean izango da Nafarroa Zentroan. Izena emateko epea azaroaren 25era arte dago zabalik.

Zornotzako Berdintasun Sailak nerabeen sexualitateari lotutako heziketa saio bat antolatu du gurasoentzat. Programaren helburua da seme-alabekin sexualitateari buruz berba egiten ikastea. Tabuak gainditzea, euren beharrizanak, aldaketa fisikoak identifikatzea, autoestimua lantzea edo hartu eman ereduak aztertzea da jardunaldiaren helburua. Ikastaroa abenduaren 1ean izango da Nafarroa zentroan, arratsaldeko 18:00etan. Parte hartu gura duten gurasoek azaroaren 25era arteko epea dute izena emateko. Hauek dira bideak: 946300190 telefonora deitu eta 207 luzapena markatuta; edo emailez, berdintasuna@amorebieta.eus  helbidera
idatzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!