Zornotzako Udalak gogorarazi du hilabete baino ez dela geratzen Amorebonoen kanpainari bukaera emateko. Horregatik, herritarrak deitu ditu oraindik erabili bako bonuak dendetan trukatzera. Horrez gain, Udalak jakinarazi du bonuak NAN, AIZ edo Bakq bezalako dokumentazioren batekin eskuratu arren, erabiliko ez dituztenek beste pertsona bati eman diezazkioketela, helburua tokiko establezimenduen alde egitea baita. Zornotzako Udalak 160.000 euro inbertitu ditu kanpaina honetan.