Gaur hasiko da Etxanoko 'Euskal Herriko doinuak' jaialdia

Anboto 2021ko aza. 12a, 09:04

Jantzari dokumentaleko irudiak.

Azaroaren 12tik 14ra egingo dira topaketak. Besteak beste, Jantzari dokumentala eskainiko da bertan. Domekako ikuskizunean Etxanoko zanpantzarrek eta bertako, Zornotzako Udabarri taldeko, Orominoko, Ibarruriko eta Erandioko dantzariek ere parte hartuko dute. 

Hemen egitarau osoa:

  • Azaroak 12:
    • 18:00etan: Irrintzi ikastaroa Amaia Gartziarekin
    • 20:00etan: Irrintzibira
    • 20:30ean: Soinutxiki erromeria
  • Azaroak 13:
    • 12:00etan: Musika tresnak egiteko tailerra
    • 13:00etan: Turukutuparen kontzertua
    • 14:30ean: Bazkaria
    • 16:00etan: Inshala taldearekin kantaldia
    • 17:00etan: Dantza tailer gidatua
    • 18:00etan: JantzarietaErraiak dokumentalen proiekzioa eta solasaldia
    • 20:00etan: Dantza gidatua EinGO taldeagaz
    • Iluntzean foodtrucka egongo da.
  • Azaroak 14:
    • 12:00etan: Euskal Herriko dantzak

Sarrerak erosteko 650 896 312 telefono zenbakira idatzi behar da (umeentzako sarrerak 10 euroan salduko dituzte, nagusientzako, ostera, 25 euroan salduko dituzte).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!