Formol Laborategiaren 'Albuma' antzezlana aurkeztuko dute barikuan Zornotza Aretoan

Anboto 2021ko aza. 10a, 09:55

Zubi egitasmoaren bosgarren deialdiaren emaitza da Albuma. Bizkaiko estreinaldia izango da hau; bezperan, Azpeitian (Gipuzkoa) estreinatuko dute. 

Euskal Antzerki sortzaile berriei laguntzeko helburuagaz sortu zen 2012an Zubi egitasmoa. Hamar kultur talde eta gune desberdinek sustatzen dute proiektua, tartean, Zornotza Areota, Durangoko San Agustin kulturgunea, eta Elorrioko Arriola antzokia daude. Azaroaren 12an Zornotzan antzeztu ostean, bira luzea du aurretik Formol Laborategiak; abenduaren 6an Durangon eskainiko dute. 

'Albuma' obra barikuan antzeztuko dute, 20:00etan, Zornotzan. Sarrerak www.sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean daude erosgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!