Ogenabekoa eta Gudari kaleen tartea berrurbanizatzeko lanak lizitaziora atera dituzte

Anboto 2021ko aza. 8a, 14:20

Bi kaleen elkargunea berritzeaz gainera, proiektuan Ixerango kalean 43 aparkaleku egitea aurreikusten du.

Zornotzako Udalak lizitaziora atera du Ogenabekoa kalearen eta Gudari kalearen arteko elkargunea urbanizatzeko obra. Proiektuak 1.347.000 euroko aurrekontua du, eta bi kaleen elkargunea hobetzeaz gainera, 43 aparkaleku sortzea aurreikusten du Ixerango kalean. Udalaren berbetan, eremu hori urbanizatzeko obrek oinezkoentzako hiri-espazioaren balioa handitzea ekarriko du. Espaloien zabalera handituko dute, eta zintarriak kenduko dituzte ibilbideak berdintzeko. Obrari eskerrak, eremu horretako estetikaren eta ingurumenaren kalitatea ere "nabarmen" hobetuko da. Erabilera espazioak handitzeaz gainera landaredi eta zuhaitz elementu txikiak sartuko dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!