Altsasuko kasuaren obra Zornotzara heldu da

Anboto 2021ko aza. 5a, 12:00

La Dramática Errante antzerki konpainiak taula gainera eraman du azken urteetako auzirik mediatikoenetarikoa. 2016ko urrian, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernan guardia zibil bik eta euren bikotekideek herriko hainbat gaztegaz izandako liskarraren harira Epainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazte altsasuar epaitu eta kartzelaratu zituen.

Epaiketa horretako transkripzioak baliatuta, liskar hori deskribatzen duen antzezlana Zornotzan eskainiko dute, zapatuan. "Bizikidetzari ekarpena" egin gura diote egileek. Urrian estreinatu zuten antzezlana, Bilboko Arriaga antzokian. Maria Goirizelaiak zuzendu du pieza, eta Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza eta Nagore  González dira aktoreak. Zornotzan ez ezik, azaroan Durangoko San Agustinen (azaroaren 13an) eta Elorrioko Arriola antzokian (azaroaren 26an) ere taularatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!