2018ko abuztuan Llanes herriko (Asturias, Espainia) Javier Ardines zinegotzia hil zuten. Hilketa harekin lotuta, asteon, lau pertsona ari dira epaitzen Oviedon. Tartean, Zornotzako herritar bat dago. Hainbat hedabidek kaleratu dutenez, fiskaltzak eta akusazio partikularrak 25 urteko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetu bakoitzarentzat. Hedabideen arabera, Zornotzako herritarra litzateke hilketa "planifikatu" zuen ustezko kidea.