Zornotzako Udalak Open Itinera 2021 erakusketa ibiltaria antolatu du azaroaren 2tik 20ra, arte grafikoan aritzen direnen lana ikusarazteko. Erakusketak 32 pieza ditu eta arte grafikoen askotariko teknikak eta prozesuak barnebiltzen ditu. Besteak beste, xilografia, litografia, serigrafia, akuaforteak, puntaseka eta sorkuntza digitala. Nazioarteko artisten lanak dira guztiak, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Frantzia, Eslovenia, Finlandia, Txina, Peru, Suedia eta Kroazioak, adibidez. Komisariotza David Arteagoitia Garciaren esku dago.
Tailerra azaroaren 20an
Azaroaren 20an 'Punta lehorra azetatoaren gainean' tailerra eskainiko ditu. Ikastaroan sorkuntza-faseak landuko dituzte: matrizea egitea, tindatzea eta estanpatzea. Tailerra hiru ordukoa izango da, 10:30etik 13:30era. Edukiera mugatua dago. Izena eman gura duenak Zelaieta Zentrora jo behar du.