Hauek dira Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarearen bederatzi funtzioak:
- Legegintzaldi bakoitzean Sarearen ardatz estrategikoak prestatzea, onartzea, garatzea eta ebaluatzea.
- Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esperientziak eta ekimenak elkar trukatzeko eta bateratzeko espazioa sortzea, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal-errealitate anitza kontuan hartuta eta bereziki udalerri txikietan eraginda.
- Udalaren administrazio-jarduera egokitzeko neurriak proposatzea, berdintasunaren ikuspegia ikuspegi intersekzionaletik integratzeko, eta udal-politika guztietan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak proposatzea.
- Udalerrietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan esku hartzeko beharrak eta lehentasunak identifikatzea, bereziki udalerri txikien beharrei erantzunez, eta, ondorioz, horiei erantzun diezaieketen programak edota zerbitzuak proposatzea.
- Jardunbide egokiei buruzko hausnarketa, detekzioa eta azterketa egiteko gune bat sustatzea, ahalbidetuko duena tokiko berdintasun-politiken garapenean modu eraginkorrean aurrera egitea eta proiektu pilotu esperimentalak definitzea eta garatzea.
- Bizkaiko udalerrietan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eta indarkeria matxistaren arloan, informazioa sistematikoki biltzeko jarraibide eta adierazle partekatuak diseinatzea eta adostea, Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiarekin lankidetzan.
- Berdintasunaren arloko ekintzak tokian-tokian egiteko orduan, jarduteko irizpideen koordinazioa eta bateratzea bultzatzea, besteak beste, programak, materialak edota gidak elkarrekin trukatuz eta landuz.
- Berdintasun-politikei eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko prestakuntza eta mintegi tematikoak antolatzea eta eskaintzea Udaleko teknikariei eta politikariei.
- Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren borrokaren arloan sentsibilizazio-kanpainen eta beste jarduera publiko batzuen proposamenak egitea eta garatzea Bizkaiko Lurralde Historiko osorako; eta jarraibideen proposamenak ere egitea.