Leginetxeko hilerrira gerturatuko diren herritarrak "milaka" izango direla eta, Zornotzako Udalak musukoa jantzita eramatea eskatu die zornotzarrei. Koronabirusaren kontrako osasun neurri asko bertan behera gelditu direla eta, udalak gogoratu du pilaketak dauden guneetan eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu ezin denean nahitaezkoa dela maskara jantzita eramatea.