Oraintsu sinatutako akordio bati esker, Sidenor Amorebieta klubaren babesle nagusia da aurtengo denboraldian. Horregatik Amorebietako jokalariek euren babesle nagusiaren azpiegiturak bisitatu dituzte, enpresako presidentea den Jose Antonio Jainagaren eskutik.
Sidenor altzairugintzako enpresa bat da eta Basaurin du egoitza nagusia. Kantabrian eta Katalunian ere baditu zentroak eta merkataritza delegazioak Alemanian, Italian, eta Erresuma Batuan.