Mankomunitateak enplegua sustatzeko sei proiektu ipiniko ditu martxan, Lanbideren diru-laguntza baliatuta. Proiektuok urtea amaitu baino lehen ipini gura dituzte martxan. Kontratazioek sei hilabeteko iraupena izango dute eta eskualdeko 20 pertsona lanerako hartzea ahalbidetuko dute. Enplegu Plan berria Lanbideren diru-laguntzagaz diseinatu dute, 247.916 eurogaz. Mankomunitateak adierazi du oinarrizko helburua "laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea" dela.
Kontratatuko dituzten profilen artean, honako hauek daude: gazte orientaziorako lana, Elorrioko Udalaren web orria berritzeko lana, kirol teknikariak eta espazio publikoa zein hiri-altzariak antolatzeko lanak.