Zornotzako Uztargi.Klik argazkilari elkarteak argazki lehiaketa antolatu du udalaren babesagaz. Azaroaren 30era arteko epea dago lehiaketan parte hartzeko. Interesdunek bost argazki aurkeztu ahalko dituzte gehienez. Gaia librea izango da, eta argazkiak zuri-beltzean zein koloretan aurkeztu ahalko dira. Fitxategi bakoitzaren gutxieneko tamaina 500 kilobitekoa izango da. Beste baldintzetako batzuk dira parte hartzaileak ezingo direla argazkilari profesionalak izan, ez eta Uztargi.Klik elkarteko kide izan ere. Lehiaketan parte hartu gura dutenek uztargiconcursos@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte lanak.
Sariak
Sarituen izenak abenduaren 17an jakinaraziko dira, Zelaieta Zentroko aretoan egingo den ekitaldian. Honako sari hauek daude jokoan:
Adingabeak:
- 1. Saria: 150 eurotan baloratua
- 2. Saria: 75 eurotan baloratua
- 3. Saria: 50 eurotan baloratua
- 4. Saria: Lana 40x50 cm-ra handitzea
18 urtetik gorakoak:
- 1. Saria: 250 euro
- 2. Saria: 150 euro
- 3. Saria: 100 euro