David Rua elorriarra lehenengo euskalduna Zornotzako Nazioarteko Krosean

Anboto 2021ko urr. 25a, 10:56
David Rua eskumako aldean lehenengo hiru sailkatuekin batera.

Durango Kirol Taldeako kideak 21.postuan amaitu zuen lasterketa. Emakumeetan, June Arbeok 16.postuan amaitu zuen. Awet Habte eritrearrak eta Francine Niyomukunzi burundiarrak irabazi dute 67.edizioa. 

Atzokoa probagaz, World Athletics Cross Country Tour txapelketako urrezko maila hasi zen. Habtek 25.54ko denbora egin zuen (8,7 kilometro); Niyomukunzik, berriz, 22.40ko denbora lortu zuen, eta segundu bakarreko aldea atera zion Dolshi Tesfu faboritoari.

Gizonezkoen proban, honako hau izan zen David Ruaren denbora: 29.32. Gontzal Murgoitio elorriarra 23. tokian geratu zen (29.40) eta David Garcia durangarra 30. postuan: 31.10. 

20 urtez mailako mutiletan (4.700 metro) bederatzigarren amaitu zuen CD Zornotza taldeko Oussama Assehli-k: 16.17.

Juniorretan (3.120 metro) hamar onenen artean geratu ziren eskualdeko taldeetan dabiltzan korrikalari bi: zortzigarren Durango Kirol Taldeko Izaro Eguibar (12.36) eta hamargarren Bidezabal taldeko Itsaso Atutxa (12.45).18 urtez azpiko sailkapenean bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Maila horretan bederatzigarren amaitu zuen Abadiñoko Sekulebedarra taldeko Joana Nuñezek (14.22).

Kadeteetan bigarren amaitu zuen Axpe Ajak eta hamargarren Haitz Urrestarazuk.

Haur-kategorian eta nesketan hirugarren geratu zen Bidezabaleko Ixone Sanchez eta bosgarren talde bereko Axpe Aja. 14 urtez azpikoan hamar onenetan geratu ziren Iker Fernandez, Asier Atutxa, Ixone Sanchez, Emma Montero eta Arene Pujana.

Kimu mailan eskualdeko hainbat geratu ziren aurreneko hamarretan: Bidezabaleko Julen Saenz de la Cuesta hirugarren, Elorrioko Eskolako Amets Zumarraga seigarren, Bidezabaleko Liher Campo zortzigarren eta Durango Kirol Taldeko Ibai Arriaga hamargarren. Maila berean eta nesketan honakoak geratu ziren hamar onenen artean: Durango Kirol Taldeko Malen Landa, Arhane Euba eta Iraia Alberdi seigarren, zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren; talde bereko Lucia Alarcon hamargarren helmugaratu zen.

Lasterketa paralinpikoan Jesus Fernandez nagusitu zen gizonetan eta Nahikari Roman emakumeetan.

Lasterketa herrikoian eskualdeko hainbat korrikalari aritu ziren. Honako hau da aurreneko hiruren eta eskualdeko korrikalarien sailkapena.

LASTERKETA HERRIKOIA - 4.700 metro

1- Ramon Peña (Torrelavega)........................ 16.08
2- Jose Antonio Anievas (Santander)........... 16.22
3- Jon Garcia (Getxo)....................................... 16.48
...
8- Haritz Bilbao (Zornotza)............................... 18.16
11- Iraia Garcia (Zornotza)............................... 18.36
17- Sergio Fernandez (Zornotza).................... 19.56
19- Nacho Lazaro (Berriz)................................ 20.14
27- Asier Hernando (Zornotza)....................... 20.51
31- Javier Casal (Zornotza)............................. 21.17
32- Igor Agirrebeitia (Zaldibar)........................ 21.19
33- Sonia Santos (Abadiño)............................. 21.30
37- Leire Payros (Zornotza)............................. 23.24
42- Seila Rodriguez (Abadiño)......................... 25.38

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!