Konbenio kaleko ikasgelak bihar zabalduko ditu ateak berriro ere

Anboto 2021ko urr. 21a, 15:01

Barruan 21 ikasle egon ahalko dira gehienez, bakarkako lanak egiten.

Pandemiagatik zarratuta egon ostean, Zornotzako Udalak bihartik aurrera zabalduko du berriro ere ikasgela. Espazioa 8:00etik 00:00era egongo da zabalik, asteko egun guztietan. Gunea erabili gura duenak txartela erabili beharko du sartu-irtena egiteko. Udalak gogoratu du barruan 21 pertsona egon ahalko direla gehienez, eta espazioa bakarkako lanetarako bakarrik erabili ahalko dela. Bestalde, ikasgelarako sarbidea mugatuta egongo da 18 urtetik gorako zornotzarrentzat edo aurten 18 urte beteko dituztenentzat.

Konbenio kaleko ikasgela 2019an zabaldu zuten. Gelak 21 lagunentzako lekua du eta leku bakoitzak argi propioa, entxufea eta USB hargunea ditu. Barruan komun bat eta biltegi bat daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!