Jatorri anitzetako zornotzarrek 'Amorebieta-Etxano, kulturen bidegurutzea' ikuskizuna taularatuko dute zapatuan

Anboto 2021ko urr. 20a, 12:36

Zornotzan bizi diren kultur komunitate anitzek ikuskizun bat sortu dute, denek elkarrekin. Emanaldia Zornotza Aretoan izango da, zapatuan 20:00ean. Sarrerak eskuragarri daude. 

Euskaldunak, errusiar lipobenoak, afrikarrak, hegoamerikarrak zein asiarrak. Zornotzan elkarbizitzen diren kultura anitzetako herritarrek ikuskizun bat sortu dute elkarrekin. Zapatuan estreinatuko dute Zornotza Aretoan eta sarrerak salgai ipini dituzte honezkero.

Ikuskizuna koordinatzen arituko direnak Aitor Ormaetxea eta Josu Camara izango dira. Emanaldian parte hartuko duten elkarte eta norbanakoak, berriz, honako hauek:

  • Udabarri Dantza taldea
  • Zornotzako Bertso Eskola
  • Bertsolariak: Malen Amenabar eta Etxahun Lekue
  • ZABE Zornotzako Komunitate Afrikarraren Elkartea
  • MOVISI, Togo-Euskal Herria arteko anaitasun elkartea, musika-dantza taldea
  • Saharar komunitatea
  • Fatma Gaila emakumezko poeta sahararra.
  • JURAVCA Errusiar Lipovenoen Abesbatza (Errumania)
  • Errumaniar Bizitza Kulturala elkarteko dantzariak
  • Mikel Bikandi gitarra jotzailea
  • Antonio Rubio Sagarduy perkusiolaria
  • Arpelik ez Txalaparta Taldea (Anartz Iturrioz eta Olaia Hormaetxe)
  • Sonakay Musika Taldea
  • Rosalinda Incardona Marrazkilaria
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!