Hiru autoren arteko istripua gertatu da AP-8an, Zornotza parean

Anboto 2021ko urr. 19a, 21:02
Berdez markatuta dago istripua gertatu den tokia (@trafikoaEJGV)

Zauritu bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

20:30 inguruan hiru autoren arteko istripua gertatu da AP-8an, Zornotza parean eta Donostiarako noranzkoan. Audi A3, Opel Mokka eta Seat Leon markako autoen artean gertatu da istripua. Seat Leon autoan zihoazen lagun biak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte zaurituta.

Ordubete inguruan AP-8a itxita egon da Donostiarako noranzkoan eta auto ilarak egon dira. 21:30 inguruan errei bat ireki dute eta auto ilarak arintzen joan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!