10.000 lagun baino gehiago batu ditu Mangamorek

Aritz Maldonado 2021ko urr. 14a, 12:54

Zornotzako Udalaren arabera, jaialdiak pandemia aurreko datuak berreskuratu ditu ia. Bisitari gehien batu zituen eguna zapatua izan zen, 6.000 lagunetik gora hurbildu ziren Zornotzara. Artist Alleyak jaso zuen bisita gehien. 

"Aurten aurrez aurreko edizioa berreskuratu dugu, beti ere, osasun neurri guztiak kontutan izanda, eta erantzuna ezin hobea izan da. Ia-ia pandemia aurreko datuak berreskuratu ditugu. Momenturen batean, aforo kontrolak medio ilararen bat edo beste sortu bada ere, orokorrean normaltasuna izan da nagusi. Jaialdiaren arrakasta publikoaren erantzunean dago", azaldu dute udal iturriek ohar baten bidez. 

Bisitari bizkaitarrak, batez ere
Zornotzako Udalaren arabera, Mangamore jaialdira hurbildutakoen %85 bizkaitarra izan da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!