Ford Kondiak lau auto utziko dizkio Amorebietari. Atzo Urritxe zelaian egindako ekitaldian aurkeztu zituzten. Honako hauek dira: Puma ST LIne markako auto bi urdin eta zuri kolorekoak, eta, Ford Focus bi, ST Line eta Active modelokoak.
Jon Larrea Amorebietako presidenteak, Asier Goiria kirol zuzendariak eta Xabier Tristan Ford Kondiako komertzial-zuzendariak atzo sinatu zuten erakunde bien arteko akordioa.