Gaurtik aurrera ez da aurretiazko hitzordurik hartu beharko Zornotzako kirol instalazioetan

Anboto 2021ko urr. 11a, 10:33

Kiroldegien edukiera %100era igo da. Maskararen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.

Zornotzako Udaleko kirol arloak jakinarazi du gaurtik aurrera ez dela hitzordua hartu beharko herriko kirol instalazioak erabiltzeko. Jaurlaritzak larrialdi egoera bukatutzat eman eta gero, kiroldegietako edukieraren %100 berreskuratu dute. Hori bai, maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko du. Dena dela, honako neurri hauek indarrean daude: kirol esparru osoan (kanpoan zein barruan) ezingo da ez janaririk ez eta edaririk kontsumitu. Ura izango da salbuespena. Pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da eta eskuak gel hidroalkoholikoagaz garbitzen jarraitu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!