Zornotzako Forjarien jauregia historia handiko eraikina da. XX. mendeko industrializazio garaiko ikurretako bat da, hain zuzen, asko izan zirelako bertako forjetan lan egin zuten zornotzarrak. Atzo hasi zuten eraikina eraisteko prozesua, eta prozesu hori salatu du Zornotzako Udalak. "2017ko abenduan hasi ziren Forjarien jauriegia botatzeko tramiteak eta Zornotzako Udalaren Hirigintza sailak 2020eko urrian eman zion horretarako baimena", azaldu dute EH Bildukoek. Bildukoek jarraitu dutenez, "baimen hori emanda, EAJk eta PSE-EEk Zornotzako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren aurrerakina urratu zuten, izan ere, plan horretan Forjarien eraikina ondare historiko izendatu zen eta, beraz, ezingo zuten bota. Halaber, baimen hori emanda, Eusko Legebiltzarrak 2019an onartu zuen Ondare Kulturala babesteko legea ere urratu zuten".
Hori horrela, Zornotzako EH Bilduk eraisketa prozesuan egon diren "irregulartasunak" salatu eta udaletxean ez-ohiko osoko bilkura egitea eskatu du.