15 ikastaroko programa anitza, Zornotzako emakumeen ahalduntzea bultzatzeko

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 7a, 14:07
Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzia.

Zornotzako Udalak Jabekuntza programa berria aurkeztu du. Adin guztietako eta profil guztietako emakumeei begirako ikastaroak prestatu ditu. Izena emateko epea zabalik dago.  

Ainhoa Salterain Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak azaldu du ikastaro sorta berriak emakumeen "hausnarketarako eta formaziorako bilgune bat" eskaini gura duela. Programak erreferente bat izan gura du emakume zornotzarrentzat, haien eskubideen jabe izan daitezen, eta, autonomia eta konfiantza hartu dezaten. 

Programan nabarmentzen diren ikastaroetako batzuk honako hauek dira: maitasun loturak, ekonomia feminista, enplegu aktiboa bilateko ikastaroa, lidergoa eta inteligentzia emozionala eta elikadura kontzientea. Horrez gainera, erakusketak eta liburu baten aurkezpena ere egongo dira Salterainek adierazi du ikastaroak "adin eta behar" guztiei begirakoak direla. Ikastaroak aurrez aurre eskainiko dira, 10-15 pertsonako taldetan. Koronabirusaren egoerak okerrera egingo balu, online eskaintzeko aukera egongo da.

Datozen egunetan, udalak programa berria igorriko du Zornotzako etxebizitza guztietara. Ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu dute. 946300190 telefonora deitu edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko da horretarako.

IKASTAROAK

Lidergoa, generoa eta inteligentzia emozionala. 

  • Martxoaren 1etik apirilaren 5era
  • Martitzenetan
  • 17:00 - 20:00

Emakumeon zikloak

  • Azaroaren 29tik abenduaren 21era
  • Martitzenetan
  • 18:00 - 20:00

Maitasun loturak

  • Otsailaren 24tik apirilaren 7ra
  • Eguenetan
  • 18:00 - 20:00

Polito zahartu

  • Urriaren 29tik ekainaren 10era
  • Barikuak
  • 11:00 - 13:00

Bigarren udaberria, gorputza eta autonomia klimateriorako

  • Apirilaren 23tik maiatzaren 21era
  • Zapatuetan
  • 10:00 - 13:00

Ekonomia feminista

  • Azaroaren 2tik 30era
  • Eguaztenak
  • 17:00 - 20:00

Autodefentsa feminista

  • Maiatzaren 21a (16 urtetik gorakoentzat) eta maiatzaren 28a (12-16 urte bitartekoentzat)
  • Zapatuak
  • 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00

Elikadura kontzientea

  • Urtarrilaren 24tik otsailaren 28a
  • Astelehenak
  • 17:00 - 19:30

Zoru pelbikoa indartzea

  • Martxoaren 7tik apirilaren 2ra
  • Astelehenak
  • 18:00 - 19:30

Biodantza

  • Martxoaren 7tik martxoaren 30era
  • Astelehenak
  • 18:00 - 20:00

Islarik gabeko ispiluak

  • Urtarrilaren 26tik martxoaren 9ra
  • Eguaztenak
  • 18:00 - 20:00

Enplegua aktiboki bilatu

  • Azaroaren 8tik abenduaren 20ra
  • Astelehenak
  • 17:00 - 19:30

Emakume migratuak

  • Otsailaren 25etik apirilaren 22ra
  • Barikuetan
  • 16:30 - 18: 30

Adingabeen gurasoei edo tutoreei zuzendutako hezkidetza espazioa (abenduaren 1a, martxoaren 2a eta maiatzaren 4a)

Gazteei zuzendutako sexu aholkularitza zerbitzua. Barikuetan, 18:30 - 20:30ean, Gaztetxokoan.

Zornotzako emakume kirolariei buruzko erakusketa kiroldegian.

"Cómeme la flor" liburuaren aurkezpena, Ainara G. Goitiandiaren eskutik. Azaroaren 23an, 18:30etan, Zelaieta zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!