Zornotzako kultura eta kirol zerbitzuak 'Ibiliaz ezagutu' programari berrekin dio. Ibilaldi gidatuak eskainiko dituzte, euskaraz, kirola egin bitartean ingurune hurbila ezagutarazteko. Ibilaldi guztiak Nafarroa aparkalekutik hasiko dira 8:00etan, eta etapa bakoitzaren hasiera puntura joateko zein, etaparen bukaeran, autobus zerbitzua egongo da. Kirol sailak zornotzarrak animatu ditu "zailtasun ertaineko irteera hauetan" parte hartzera. "Garrantzitsua da ariketa egiten duen herritarrak jakitea nola integratu arriskurik gabe jarduera bere eguneroko ohituretan", azaldu dute. Honako hauek izango dira lau ibilbide gidatuak:
- 1. Etapa. Zornotza - Garai. (Urriaren 16a). 17 kilometroko ibilbidea, zailtasun ertainekoa.
- 2. Etapa: Garai - Berriz (Urriaren 23a). 15 kilometro. Zailtasun errazekoa.
- 3. Etapa: Atxondo - Durango (Azaroaren 6a). 17 kilometro. Zailtasun ertainekoa.
- 4. Etapa: Durango - Zornotza (Azaroaren 13a). 17 kilometro. Zailtasun handiagokoa. Martxa Belatxikietatik igaroko da.
Ibilbideren batean izena eman gura dutenek Zelaieta zentrora jo beharko dute. Beharrezkoa izango da Ametx txartela izatea.